Hiri trafikoaren alorrean indarrean dagoen araudia haustegatik, eta ondoren zerredatzen diren Zigor Prozeduraren jakinarazpenak inolako ondoriorik gabe eginten ahalegindu eta gero, iragarki honen bidea egiten da. Admnistrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina sinatzen duen urriaren 303ko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Udal honek 2026ko apirilaren 29an eginiko Osoko Bilkuran «Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamendua» aldaketari hasierako onespena eman zion.
Oiartzungo Udalaren Udal Osoko Batzarrak, 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran, ARR-1A EREMUKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN BEREZIAREN ALDAKETA onartu eta behinbetiko onarpena ematea erabaki zuen.
Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko otsailak 26ean egindako bilkuran Oiartzungo udala Garbitania Zero Zabor S.L.ren kide izateko erabakia eta partizipazioen erosketa, eta bitarteko propioa izendatzeko erabakia hartu zen.
Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. Aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion ordenantza aldatzeko dokumentua, 2025eko abenduan idatzitakoari, hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran, Oiartzungo ITU-2B eta ITU-2C azpi-area eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Beti ere, Martxoaren 24ko Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen 46/2020 Dekretuaren 31.3 artikuluaren arabera, nahitaezko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidetik ondorioztatzen denaren baldintzapean.
2025eko Udal osoko Batzak besteak beste 2026. urteko araungintza plana onartzea erabaki zuen.
2025eko azaroaren 26ean Oiartzungo udalean egindako Udal Osoko batzarrak, besteak beste Musika-eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpena behin betikoz onartzea erabaki zuen.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika