2025eko abenduaren 22an egindako Osoko Bilkuran, besteak beste, honako akordioa hartu zen:
Lehena.- 2025-2027 EKITALDIETARAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAREN 3. ALDAKETA ONARTZEA, 5. lerro estrategikoan - Ingurumena eta landa garapena -, honako programa berri hau jasotzea onartuz:
5. lerro estrategikoa: Ingurumena eta landa garapena
Helburu orokorra: Oiartzunen ingurumena zaintzeko, landa-guneak mantentzeko jarduerak sustatzeko eta lehenengo sektorearekin harremana duten ekintzak genero ikuspegitik indartzea eta bultzatzea da helburua.
Programaren deskribapena | Helburua | Hartzaileak | Dirulaguntza mota | Zenbatekoa | Adierazleak | Ekintza plana: oinarri arautzaileek izan beharreko oinarrizko lerroak eta plana gauzatzeko egutegia |
Oiartzungo kale-katuen kolonien kudeaketan lankidetza | Oiartzungo kale-katuen kudeaketan lankidetza adostea eta jarduketa protokoloa zehaztea | Oiartzungo kale-katuen elkartea | Itunpekoa | 7.000 € |
| Indarraldia: urtekoa Itunpeko dirulaguntza mota, non hitzarmenak eta ordenantza orokorrak ezartzen dituzten baldintza guztiak. |
Dirulaguntza hau ordaintzeko kontuan izango da 38/2003 dirulaguntza arautzen dituen Lege Orokorra, Oiartzungo Udal Ordenantza Orokorra, 2025-2027rako dirulaguntza Plan Estrategikoa, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea.
Bigarrena.- Erabaki hau jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitaratuz, nahi duenak espedientea aztertu eta bere kasuan, alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan. Epe hori igarota alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, onartutako Plan Estrategikoaren 3. aldaketa behin betiko onartutzat joko da.
Ezagutza orokorrerako argitaratzen dena.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika