OIARTZUNEN BIDE EDO ZORU PUBLIKOAN TERRAZAK JARTZEA ARAUTZEN DUEN UDAL-ORDENANTZARI HASIERAKO ONESPENA


 

Udal honek, 2025eko urriaren 29an eginiko Osoko Bilkuran, Oiartzunen bide edo zoru publikoan terrazak jartzea arautzen duen udal-ordenantzari hasierako onespena eman zion.

Aipatu erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da 30 eguneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da hurrengo egunetik hasita. Epe horretan interesatu guztiek udal bulegoetan espedientea aztertu ahal izango dute eta erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako leku eta moduetan.

Jendeari erakusgai egoteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.

 

Oiartzunen, sinaduraren egunean.

Alkateak,

Joana Mendiboure