Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. Aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion ordenantza aldatzeko dokumentua, 2025eko abenduan idatzitakoari, hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. Aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion ordenantza aldatzeko dokumentua, 2025eko abenduan idatzitakoari, hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Beti ere, Martxoaren 24ko Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen 46/2020 Dekretuaren 27 eta 36. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2c) eta 47.2.ll) artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ordenantza jendaurrean jartzen da, GAOn argitaratzen den unetik hasita 45 egunetako epean, interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ahal ditzaten
Aldi berean, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 85. artikuluaren arabera, era guztietako onarpen, baimen eta lizentzien emakida 2 urtez etetea erabaki da aipatu turismo eta ostatu-establezimenduak baimentzeko lizentziak, honako xehetasunarekin: Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorrean (87 zk.ko GAO, 2015/05/12koan) hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarriaren sailkapena duten lurretan, eremu hauek salbuetsita: ELI-3B, LAN-1A, ARR-3A eta LIN-8.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika