2026. URTEKO ARAUGINTZA PLANA

2025eko Udal osoko Batzak besteak beste 2026. urteko araungintza plana onartzea erabaki zuen.

 

 

2026. urtean zehar Oiartzungo Udalak honako ordenantza-ekimenak gauzatzea aurreikusten du:

 

  1. Oiartzungo Udaleko langile publikoa izateko hautaketa eta hornidura prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen ordenantza. Berria
  2. Telelana arautzen duen Erregelamendua. Berria
  3. Oiartzungo kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamendua. Berria
  4. Oiartzungo udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen Erregistroaren Erregelamendua. Aldaketa
  5. 2026 urteko Oiartzungo Udaleko ordenantza fiskalen aldaketa.
  6. 2027 urterako Oiartzungo Udaleko ordenantza fiskalen aldaketa.
  7. 2027 ekitaldiko udal  aurrekontua gauzatzeko araua. Aldaketa
  8. Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Ordenantzaren aldaketa puntuala, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokiona. Aldaketa
  9. Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Eraikuntza-Ordenantzaren aldaketa, Euskal Autonomía Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen duen 80/2022 Dekretuaren xedapenetara egokitzeko. Aldaketa
  10. Hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen ordenantza. Aldaketa
  11. Animalien edukitza eta babesari buruzko ordenantza. Aldaketa edo derogazio partziala.
  12. Oiartzungo Musika Eskola zerbitzu publikoaren erregelamendua. Berria