2025-2027 EKITALDIETARAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAREN 2. ALDAKETA ONARTZEA

2025eko urriaren 29an egindako Osoko Bilkuran, besteak beste, honako akordioa hartu zen:

Lehena.- 2025-2027 ekitaldietarako dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 2. Aldaketa onartzea, 4. lerro estrategikoan, kulturaren dinamizazioan, honako programa hau gehituz:

4. lerro estrategikoa: kulturaren dinamizazioa

Programaren deskribapena

Oiartzungo San Esteban elizako Cavaillé-Coll organoaren zaharberritzean laguntzea

Helburua

Oiartzungo San Esteban elizako Cavaillé-Coll organoaren zaharberritzea

Hartzaileak

Oiartzungo Parrokia

Dirulaguntza mota

Itunpekoa

Zenbatekoa (2026-2027)

70.538,02 € (bi urtetan, 35.538,02 euro 2026ko aurrekontuaren kontura eta 35.000 euro 2027 urteko aurrekontuaren kontura)

Aurrekontu aplikazioa

Sortzeko

Adierazleak

Memoria, txosten ekonomikoa.

Ekintza plana: oinarri arautzaileek izan beharreko oinarrizko lerroak eta plana gauzatzeko egutegia

Indarraldia: bi urte

Itunpeko dirulagutza mota, non hitzarmenak eta ordenantza orokorrak ezartzen dituzten baldintza guztiak.

Bigarrena.- Erabaki hau jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitaratuz, nahi duenak espedientea aztertu eta bere kasuan, alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Epe hori igarota alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, 2025-2027 Plan Estrategikoaren 2. aldaketa behin betiko onartutzat joko da.

Ezagutza orokorrerako argitaratzen dena.

 

Oiartzunen, sinaduraren egunean.

ALKATEAK,

Elektronikoki sinatutako dokumentua