EPEZ KANPO.
Dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik maiatzaren 31a arte eskatu ahal izango da.
HELBURUA
Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzen ari diren edo hasi nahi duten artisten ekintzak sustatzea.
Modalitateak: zinema eta ikus- entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoak...
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA
Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira presentzialki edo elektronikoki (derrigorrez enpresen edo elkarteen kasuan) GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik maiatzaren 31a bitarteko epean.
DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira 10.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko 1 0801.481.34.00.08.2023 zenbakidun partiden kontura.
Diru laguntza hauekin ekitzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru laguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.
DEIALDIAREN ARAUDIA
Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak garatzen ari diren artistei diru laguntzak. Oinarriak eranskinekin.
ESKAERA ELEKTRONIKOA.
Sakatu hemen.
ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
KONTAKTUA
Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).
kultura@oiartzun.eus
943 49 10 34
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika