Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak garatzen ari diren artistei diru laguntzak

EPEA

Dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, apirilaren 1etik maiatzaren 31a arte eskatu ahal izango da.

HELBURUA

Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzen ari diren edo hasi nahi duten artisten ekintzak sustatzea.

Modalitateak: zinema eta ikus- entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoak...

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira presentzialki edo elektronikoki (derrigorrez enpresen edo elkarteen kasuan) maiatzaren 31a bitarteko epean.

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira 6.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2022 urteko aurrekontuko 1 0801.481.34.00.08.2022 zenbakidun partiden kontura.

Diru laguntza hauekin ekitzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru laguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak garatzen ari diren artistei diru laguntzak. Oinarriak eranskinekin.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA     

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  3. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  4. Eskaera egiten duen elkarte, erakundeak edo interesatuak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
  5. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. Eranskina (DOC) (PDF)
  6. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina (DOC) (PDF)
  7. Zinpeko aitorpena. III. Eranskina (DOC) (PDF)

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orri orokorra. (PDF)
  2. Eginiko eta diruz lagundutako jardueraren azalpen memoria. IV. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Gastu eta diru sarreren balantzea. V. Eranskina (DOC) (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda. VI. Eranskina (DOC) (PDF)
  5. Eginiko gastuaren ordainagiriak.
  6. Ekintzari buruzko lau argazki formatu digitalean.
  7. Programa, publikazio eta kartel iragarleen bi ale.

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34

Fitxategiak