Oiartzungo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzako zuzeneko dirulaguntza sistema martxan jarri du Udalak. Neurrietako bat malgutzea erabaki du Udalak, helbide fiskala Oiartzunen izan ez baina establezimendua Oiartzunen duten negoriek ere dirulaguntza eskatzeko aukera izan dezaten, gainerako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako epea hilaren 24an (ostirala) bukatuko da.
Informazio guztia www.oiartzun.eus-e eskuratu daiteke. 150.000 € bideratuko ditu Udalak herriko establezimendu ttikiak laguntzera.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika