Covid19aren ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko ez ohiko dirulaguntzak

Epea: Gaurko egunetik (ekainak 18), uztailaren 3ra.

 

EPEA

Eskaerak egiteko epea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 15 egun natural.

HELBURUA

Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo txikizkako merkataritza establezimenduen, ostalaritzaren eta zerbitzu denden jarduera ekonomikoa berrabiarazteko laguntzak ematea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO LEKUA ETA MODUA

Eskabideak aurkezteko modua:

SALTOKIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Jarduera-sektoreetako hauetako batean dauden pertsona fisiko edo juridikoak:
    • Salgaien txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Jantzien, zapaten eta oihalgintzako salgaien txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Elektragailu eta etxetresnen txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Liburuen txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Erlojugintza eta bitxigintza gaien txikizkako salmenta establezimenduak.
    • Hotelak eta antzeko ostatuak.
    • Jatetxe eta tabernak.
    • Edergintza eta ileapaindegi establezimenduak.
    • Osasungintza (hortz klinika, fisioterapia, optika…) eta ongizate zentruak.
    • Gidatzeko, hizkuntzak ikasteko… eskolak.
    • Arreta zuzen eta presentziala eskaintzen duten txikizkako salmenta establezimenduak.
  • Mikroenpresa izatea. Mikroenpresatzat hartuko dira batez beste 10 langile (jardunaldi osora) edp gutxiagoko enpresak, baldin eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa badute.
  • Establezimenduen nahitaezko itxierak edota murrizketak euren jarduerari eragin izana (Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretua). Murrizketa izan dela kontuanhartzeko, apirilean fakturazioa %50 edo gehiago murriztu izana ziurtatu beharko da, 2019ko azken 6 hilabeteetan fakturatutako batez bestekoarekin alderatuta.  
  • Gizarte Segurantzako erregimenean edo dagokion Mutua profesionalean eta Ogasunean alta emanda egotea alarma-egoera deklaratzeko unean, 2020ko martxoaren 14an.
  • Txikizkako merkataritzan, ostalaritzan eta antzekoetan sartzen dela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, eta zerga-egoitza Oiartzunen duela egiaztatzea.
  • Herritarrentzako zabalik dagoen lokal bat izatea Oiartzunen (herrigunean, merkataritza guneetan edo poligonoan).
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko eta Oiartzun Udalarekin betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
  • Dagozkion udal-lizentziak izatea edo, halakorik ezean, lizentzia horiek eskuratzeko prozedurari hasiera ematea eskatu izana eta/edo dagokion aurretiazko jakinarazpena aurkeztu izana.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren inhabilitazio egoeretako bakar batean ere ez egotea.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 150.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2020 urteko aurrekontuko 1 0903.481.430.00.01.2020 zenbakidun partidaren kontura.

Eskaera bakoitzak honako dirulaguntza izango du:

  • Laguntzaren oinarria guztientzat: 1000 €
  • Langile kopuruaren arabera:
    • 1-3 langile: 200 €
    • 4-6 langile: 300 €
    • 7-10 langile: 400 €
  • Alokairua edo hipoteka dutenentzat:
    • 600 € baino gutxiago hilean: 100 €
    • 601 € - 1000 € hilean: 200 €
    • 1001 € baino gehiago hilean: 300 €
  • Higiene eta segurtasun neurrien gastuak:
    • Gastatutako euro bakoitzeko 0.50 €: gehienez 300 €

Gehienez establezimendu bakoitzak 2.000€-ko dirulaguntza jasoko du. Justifikatutako dirulaguntza oinarria baino gutxiago bada, proportzionalki kalkulatuko da dirulaguntza.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oinarriak

DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK

  • Lokalaren errentamendutik/mailegutik eratorritako gastuak, ez baldin bada eskatzailearen etxearen parte edo ez bada beste enpresa batekin partekaturiko espazio bat, ez baldin bada 2. mailara arteko ahaidetasun harremanik edo bestelako afinitaterik lokalaren errentatzailearekin, eta ez baldin bada errentatzaile gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide.
  • Jarduera garatzearekin loturiko hornidura eta zerbitzu errepikakorren gastuak.
  • Aholkularitza gastuak (fiskala, laborala, kontabilitatekoa, juridikoa edo administratiboa).
  • Covid-19aren ondorioz sortutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak (ERTE) eta jarduera uzteagatiko langile autonomoentzako prestazioak (CATA) kudeatzeagatik eratorritako gastuak.
  • Covid-19aren ondorioz establezimenduan egin beharreko moldaketen gastuak.
  • Jarduerarekin berarekin eta enpresaren/autonomoaren jabetza ondasunekin lotutako aseguruen gastuak.
  • Hardwarea eta softwarea eskuratzea.
  • Arropa, oinetakoak eta osagarriak txikizka saltzen dituzten establezimenduen kasuan, salgaien erosketa edo hornikuntza, 2020ko udaberri-uda denboraldirako.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orri orokorra. (word edo PDF)
  2. Fakturazioa  %50 edo gehiago murriztu zaienek zinpeko aitorpena sinatu beharko dute. (WORD edo PDF)
  3. Langile kopurua aurkezteko RNT agiria aurkeztu beharko da.
  4. Identifikazioa: eskatzailearen NAN eta IFKren fotokopia.
  5. Gastuen zerrenda (kopuru totala adierazten dela) eta ordainagiriak: alokairuarena, segurtasunerako inbertsioena,... (WORD edo PDF)

KONTAKTUA

Telefonoa: 943490142.

Ordutegia: 08:30-14:00.

covid19merkatariak@oiartzun.eus