Lan askok mugikortasunarekin dute lotura
Udalak mantenu lanak egiten jarraitzen du auzoetan. Adibidez, Arraguan Ganboxa bidean baranda jarri da eta Karrikan, pilotalekuan sarea berritu eta beheko txapa konpondu da.
Egin diren beste lanek mugikortasunarekin dute lotura. Honela, Altzibar eta Ergoien lotzen dituen Zokolo bidean trafikoa antolatzeko seinalitika markatu da: oinezkoen bideak markatu, ibilgailuentzako pasatzeko uzteko markak eta abiadura mugak.
Elizalden, Sibeluts kaleko espaloian mugikortasuna errazteko jaitsiera egin da kanposantu parean. Oinezkoentzako pasabidea ere margotuko da datozen egunetan.
Ugaldetxon, Kalexako eremuan aparkalekuak margotu dira, tokia berrantolatzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika