2026 urtean Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

Argitara ematen da Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko deialdiaren laburpena azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

 

HELBURUA

Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez, dirulaguntzak ematea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2026ko urtarrilaren 1etik 31ra.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 85000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2026 urteko aurrekontuko 1 0331.481.334.00.01.2026 zenbakidun partidaren  kontura.

Dirulaguntza hauekin ekintzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Ohiko kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen oinarriak.

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina (DOC) (PDF)

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Justifikazioa egoitza elektronikoaren bidez egiteko sakatu hemen.

  1. Eskaera orri orokorra. (PDF)
  2. Eginiko eta diruz lagundutako jardueraren azalpen memoria. IV. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Gastu eta diru sarreren balantzea. V. Eranskina (DOC) (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda. VI. Eranskina (DOC) (PDF)
  5. Eginiko gastuaren ordainagiriak.
  6. Ekintzari buruzko bi argazki formatu digitalean.
  7. Programa, publikazio eta kartel iragarleen bi ale.

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 01 42