Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak garatzen ari diren artistei dirulaguntzak

EPEA: ekainak 29a arte.

Dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabete bateko epean aurkeztu beharko dira eskaerak.

 

HELBURUA

Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzen ari diren edo hasi nahi duten artisten ekintzak sustatzea.

Modalitateak: zinema eta ikus- entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoak...

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2025eko maiatzak 29tik ekainak 29ra.

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira 10.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2025 urteko aurrekontuko 1 0331.481.34.00.08.2025 zenbakidun partiden kontura.

Diru laguntza hauekin ekitzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru laguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oiartzunen arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak garatzen ari diren artistei diru laguntzak. Oinarriak eranskinekin.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA     

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina (DOC) (PDF)

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orri orokorra. (PDF)
  2. Eginiko eta diruz lagundutako jardueraren azalpen memoria. IV. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Gastu eta diru sarreren balantzea. V. Eranskina (DOC) (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda. VI. Eranskina (DOC) (PDF)
  5. Eginiko gastuaren ordainagiriak.
  6. Ekintzari buruzko bi argazki formatu digitalean.

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34