Oiartzungo Xanistebanetako eta udako kanten PLAYLISTa osatuko dute

Ekimena 10 eta 25 urte arteko gazteentzat bideratua dago eta uztailaren 4ra bitarte izango dute proposamenak egiteko aukera.

Bi urteko etenaren ondoren, aurten itzuliko dira Xanistebanak: festak, ekintzak, barrakak, postuak… eta musika.

Musikaren bidez ere euskara bultzatzeko, Ttiriki-ttauki (Elizalde institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro ikastola) euskara batzordeek Oiartzungo Udalaren laguntzarekin gazteen musika proposamenak jasotzeko galdetegi bat zabaldu dute.

2018an antolatu zuten ekimen hau estreinekoz eta ordutik, urtero 100 gaztetxo inguruk bidali izan dituzte beraien proposamenak. Arrakasta ikusita, aurten ere 10 kanta bozkatuenen zerrenda osatuko dute Spotify plataforman.

10 eta 25 urte arteko gazteek uztailaren 4ra bitarte egongo da proposamenak jasotzeko epea, galdetegi honen bidez: https://forms.gle/3n4Epd1BVzBdvDow9

Bi izango dira bete beharreko baldintzak:

  • 10 kantatik gutxienez 8 euskaraz izango dira.
  • Edozein arrazoirengatik mingarriak diren kantak baztertu egingo dira.

Parte hartzaileen artean altabozak eta Xanistebanetako barraketarako fitxak zozketatuko dituzte.

Gehigarriak

Oiartzungo Xanistebanetako eta udako kanten PLAYLISTa osatuko dute