Taxibusak larunbatetan ere emango du zerbitzua Ergoien, Gurutze eta Karrikan

Aurrerantzean, larunbatetan ere izango da taxibus zerbitzua Ergoien, Gurutze eta Karrikan. Astezko ordutegi bera izango du zerbitzuak (egunean bederatzi joan-etorri egingo ditu auzo bakoitzera).

Hala ere, larunbatetako zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik deitu beharko da, taxibusa eskatzeko, 615 60 55 14 telefonora (orduerdiko aurrerapenarekin, gutxienez).

Taxibusaren ordutegia hemen dago.

Gehigarriak

Taxibusak larunbatetan ere emango du zerbitzua Ergoien, Gurutze eta Karrikan