Talaiako garbigunea eta Udalaren altzari bilketa zerbitzua, berriz martxan

Gaurtik aurrera, Talaiako garbigunea eta Udalaren altzari bilketa zerbitzua berriz martxan daude. COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik, bi zerbitzuak etenda egon dira azken asteetan.

Altzari bilketa bi ostegunetik behin egiten du Udalak, etxez etxe. Zerbitzua erabiltzeko Atez Ateko Informazio Bulegoarekin jarri behar dute harremanetan herritarrek: 943 49 03 77 deituta edo atezate@oiartzun.eus-era idatzita.

San Markos Mankomunitateak kudeatzen duen Talaiako garbiguneak ere ohiko ordutegia izango du aurrerantzean etxeko noizbehinkako eta hondakin bereziak biltzeko:

Astelehenetik ostiralera: 09:30-13:00/16:00-18:50

Larunbatetan: 09:30-13:30/15:30-17:50

Igandetan: 10:00-13:50

Gehigarriak

Talaiako garbigunea eta Udalaren altzari  bilketa zerbitzua, berriz martxan