KZguneak telefonoz eta e-mailez laguntza eskainiko du zalantza teknologikoak argitzeko

KZgunearen Oiartzungo zentroa itxita dago COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela eta, baina KZguneak jakinarazi duenez, zerbitzua ematen jarraituko dute "eten digitalean dauden pertsonei egoera honetan laguntzeko".

Honela, erabiltzaileen zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat prestatu dute, erabilerrazak diren kanalen bidez: telefonoz (943 02 36 70) edo posta elektronikoz (tutor.oiartzun@kzgunea.net) argituko dituzte zalantzak.

On-line bidezko erosketetan; banku-izapideetan; Osakidetzako osasun-karpetara sarbidean eta beste aplikazioen erabileran eta abarretan laguntza behar duten herritarrei lagunduko die KZguneak, "eragiketa horiek orain etxetik egin behar direlako bai edo bai".

KZgunetik adierazi dutenez, edozein herritarrentzako zerbitzua eskaintzen dute, baina batez ere "adinekoak" dituzte gogoan. Horren harira, "adinekoen egoitzek behar duten laguntza ere eman genezake, senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko", azaldu dute. 

Zalantzak argitzeko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera.

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

 

Gehigarriak

KZguneak telefonoz eta e-mailez laguntza eskainiko du zalantza teknologikoak argitzeko