Koronabirusarengatik udal zerbitzuetan egindako aldaketak

Herritarrentzako oharrak eta informazio interesgarria bildu du Udalak

Udaletxeko ateak itxita daude aurrez aurreko arreta eta zerbitzurako. Hala ere, lanean ari gara.

Nola kontaktatu:

Administrazio elektroniko bidez

Telefonoz:

Harrera orokorra: 943 49 01 42

Gizarte zerbitzuak: 943 49 05 52

Alkatetza: 943 49 18 62

Udaltzaingoa: 943 49 33 11

Itxita dauden zerbitzuak

Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua, Karla Lekuona futbol zelaia eta kirol instalazio guztiak

Abaraxka ludoteka

Manuel Lekuona biblioteka

Auzoetako lokalak 

Garraio publikoa

Xorrola orduro itzuli bat egingo du, Arraguatik eta hamarrenta (10') abiatzen dena.

Taxibusa erabiltzeko taxi zerbitzura deitu behar da: 943 49 14 74

OHARRAK

- Prozedura administratiboetako epeak eten egin dira. Beraz, diru-laguntza eskaera epeak, alegazioak egiteko epeak... bertan behera geratu dira.

- Hondakinen kudeaketa:

Kutsatuta edo berrogeialdian bazaude, Udalak zure hondakinen bilketa berrantolatuko du. Horretarako, udaltzaingora deitu beharko da eta egoeraren berri eman (943 49 33 11).

Talaiako garbigunea itxita dago. Garbigune ibiltaria eta altzairu bilketa zerbitzuak ere etenda daude.

Gainontzeko hondakinen bilketak berdin jarraitzen du. 

LAGUNTZA EZINBESTEKOA

Herritarren osasuna lehenesten dugu, eta beraz, momentu hauetan Oiartzungo etxe guztietan dauden herritarren egoerak kezkatzen gaitu. Horregatik, 70 urtetik gorako herritarrei eta Gizarte-Ongizate zerbitzuetako erabiltzaileei deika ari gara udaletxetik, laguntza behar duten galdetzeko.

Hala ere, norbaitek laguntza behar badu, zuzenean dei dezake Gizarte-Ongizate zerbitzuetara. Bestalde, bizilagunen baten egoerak kezkatzen bazaitu, deitu abisatzeko, mesedez.

Bukatzeko, gogoratu genero indarkeriaren biktima bazara (edo biktima izan daitekeen norbait ezagutzen baduzu), telefono honetara dei dezakezula: 900 840 111. Doakoa da, 24 orduz martxan dago eta ez du telefonoan arrastorik uzten

#OIARTZUNAURREA

Oiartzungo herritarren artean bolondres sarea osatzen ari da. Dagoeneko 100 pertsonatik gorak eman dute izena. Hona hemen izena emateko lotura.

Bestealde, blog bat ere martxan jarri da eta bertan hainbat informazio eskura dezakezue: haurrekin egiteko jolasak, liburuak, pelikulak, dokumentalak... 

Hemen blogera joateko lotura.