Eskola Pilotak berrikuntzak izango ditu datorren ikasturtean

LH3n errotazio sistema erabiliko dute eta LH4n, aukeratu

Eskola Pilota egitasmoak berrikuntzak izango ditu 2019/2020 ikasturtetik aurrera. Udalak, Oiarpek eta Txostek egindako hausnarketaren ondoren, egitasmoa hobetzeko zenbait erabaki adostu dira.

LH 3. eta 4. mailetako ikasleek parte hartzen dute Eskola Pilota egitasmoan. Herrian dauden pilota modalitate ezberdinak ezagutzea da helburua, gero gustukoena aukeratu dezaten -Eskola Kirolaren filosofia jarraituz-. 

Orain arte, bi urtez errotazioan praktikatzen zituzten esku pilota, pala eta xistera. Datorren ikasturtetik aurrera, LH 3. mailan errotazio sistemarekin ariko dira eta LH 4. mailan, gustukoen duten pilota modalitatea aukeratuko dute.

Horrez gain, asteburuetako jardunaldiak maizago izango dira datorren ikasturtetik aurrera.

Izen-emate garaian, neskei deialdi berezia

Orain izen-emate garaia da Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan.

Antolatzaileek deialdi berezia egin diete neskei, Eskola Pilotan izena eman eta egitasmo honen bitartez pilota mundura hurbiltzera animatu daitezen.

Gehigarriak

Eskola Pilotak berrikuntzak izango ditu datorren ikasturtean