Astelehenean hasiko dituzte lanak eta obra bukatu bitartean Xorrola ez da Peñeneko geltokian geldituko.
Altzibarren biribilgune berria egiten hasiko dira astelehenean. Azpiegitura honekin, Kaleberria eta Araneder lotzen dituen bidegurutzeko segurtasuna hobetu nahi du Udalak.
Bi hilabeteko iraupena izango du obrak. Tarte horretan, Xorrolak bertan duen geltokia (Peñene) itxita egongo da eta auzoko beste geltokira joan beharko dute erabiltzaileek (Kaleberriakora).Oiartzun-Donostia ibilbideko autobus geltokietan ez da aldaketarik egongo.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika