Oiartzungo Udalak ABB eta Excelencia de Sostenibilidadek ematen duten Ability Digital Award saria jaso du, administrazio publikoen kategorian. Atzo jaso zuten saria Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak eta Oier Etxebeste udaletxeko elektrikari buruak, Madrilen (Espainia).
Udala instalazio publikoen digitalizazioan egiten ari den modernizazio lanak jaso du saria.
Oiartzungo Udaleko elektrikari taldea 2013an hasi zen instalazio elektrikoen kontrolak digitalizatzen. Gaur egun argiteria publikoa, udal eraikinak, kirol instalazioak eta ur-instalazioak digitalki kontrolatzeko gaitasuna du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika