Bihartik dirulaguntza eskaerak egin ditzakete Oiartzungo kirol elkarteek

Apirilaren 9an bukatuko da eskaerak egiteko epea

Oiartzungo kirol elkarte eta klubek euren funtzionamendurako Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea irekita izango dute bihartik (hilak 11) apirilaren 9a arte (biak barne).

Informazioa eta eskaera orriak Iragarki Taulan aurkituko dituzte interesatuek.

Oiartzungo Udalak 54.000 € bideratuko ditu herriko kirol elkarteen funtzionamendu gastuak laguntzeko.

Gehigarriak

Bihartik dirulaguntza eskaerak egin ditzakete Oiartzungo kirol elkarteek