Kirol- kluben eta -elkarteen funtzionamendurako dirulaguntzak. 2021 urtea.

EPEA: Amaituta

EBAZPENA

Kirol kluben eta elkarteen funtzionamendurako, 2021 Dirulaguntzak. Ebazpena

HELBURUA

2021ean zehar, Oiartzungo kirol- klub eta -elkarteen ohiko kirol jarduerak garatzeko, kirol modalitate bakoitzaren denboraldiak hartzen duen aldiaren arabera, norgehiagoka prozeduraren bidez, diruz laguntzea.

 

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.

Eskabideak eta inprimakiak behar bezala beteta, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 eguneko naturaleko epean aurrez aurre edo modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira. 

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 54.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2021 urteko aurrekontuko 1 1102.481.341.00.02.2021 zenbakidun partidaren  kontura.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

 

  •  AURKEZTEKO EPEA:  apirilak 9 (barne)
  • JUSTIFIKAZIOA EGITEKO aurkeztu beharreko eranskinak:

          JUSTIFIKATZEKO EPEA:

  • Denboraldiko antolaketa duten kirol- klub eta -elkartea 2021eko irailaren 30a baino lehen
  • Urteko antolaketa duten kirol- klub eta -elkarteak 2022ko urtarrilaren 31a baino lehen

KONTAKTUA

Oiartzungo Udala
Gazteria eta Kirola Saila
Done Eztebe Plaza 1, behea
kirola@oiartzun.eus
943 49 01 42