Elorso eta Madalensoro irekierarako prestatzen ari dira

Kiroldegian espazioak ireki eta ikastaroak emango dira

Uztailaren 1ean Elorsoro kiroldegia eta Madalensoro pilotalekua berriz irekiko dira, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik neurri bereziak hartuta.

Elorsoro kiroldegiaren kasuan, eskaintza ahalik eta anitzena eta osoena egitea da helburua. Igerilekua; eremu termoludikoa; solariuma; padela; gihartze eta kardio gelak; rokodromoa; squasha; fisioterapia; aldaketak eta dutxak erabilgarri egongo dira. Horiez gain, udako kirol ikastaroak eskainiko dira haur, gazte eta helduentzat (ikusi Udal Kirol eskaintza hemen).

Jarduerak espazio zabalagoetara eramango dira distantzia soziala mantendu ahal izateko, instalazioaren barruko ibilbideak birdiseinatu dira eta, higiene- eta osasun-protokolo zorrotza ezarriko da, erabiltzaileen segurtasuna bermatzea helburu.

Madalensoro pilotalekuaren kasuan, berriz, erabiltzeko derrigorrezkoa izango da aurretik erreserba egitea (943 49 25 52). Gainontzekoan, orain arteko funtzionamendu bera izango du.

Gehigarriak

Elorso eta Madalensoro irekierarako prestatzen ari dira