Beheko Plaza eta Landetxeko aparkalekuek txandaka funtzionatuko dute berriz

Asteazkenetik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira

Landetxe eta Beheko Plazako udal aparkalekuak berriz txandakakoak izango dira astezkenetik (hilak 3) aurrera. Astelehenetik larunbata goizetara Beheko Plazan hiru orduz aparkatu ahal izango da (08:00etatik 14:30era) eta Landetxen gehienez sei orduz (ordutegi beraren barruan).

 Euskal Herria plazako aparkaleku publikoa duela aste batzuk itzuli zen txandakako ordutegia, zerbitzuetara hurbiltzea errazteko. Aste honetan, Elizalde auzoan dauden hiru udal aparkalekuak berriz ohikotasunera itzuliko dira, COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik hartutako salbuespenezko neurriak normaltasunera bueltatuz.

Gehigarriak

Beheko Plaza eta Landetxeko aparkalekuek txandaka funtzionatuko dute berriz