Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Euskara merkataritzara egitasmoaren baitan herriko komertzioei establezimendua irekitzeko segurtasunerako neurrien euskarazko errotuluak (edo elebidunak) eskaini dizkiete, Bai Euskarari elkarteak eskura jarri dituen doako baliabideekin.
Errotuluak norberak inprimatu ditzake Bai Euskarari-ren bidez. Horretarako aukerarik ez duten komertzioak Ttur-Tturrekin harremanetan jar daitezke (Telefonoa: 943 26 01 82/E-maila: merkatariostalari@tturttur.eus).
Orokorrean, nabarmena izan da COVID-19 larrialdi egoeran euskararen erabileran eman den atzerakada. Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko Euskara merkataritzara egitasmoa martxan dute. Osasun-normaltasuna berreskuratzearekin batera, euskararen erabileran ere urratsak ematen jarraitu nahi dugu hizkuntza normalizazioan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika