Mendiburu 14ko lanak hasi dira

Egungo eraikina eraisteko prestaketa hasi dira

Mendiburu 14 erabilera anitzeko udal eraikina egiteko lanak hasi dira. Orain eremuan dagoen eraikina eraisteko prestaketak egitea izango da lehenengo lana. Eraikuntza Artapena SL enpresa izango da lanak gauzatzearen arduraduna. 5.536.337,80 €ko aurrekontua izango dute lanek eta burutzeko 25 hilabeteko epea. 

Eraikin zaharra eraisteko prestakuntza eta eraisketa lanak ekaina arte luzatuko direla aurreikusten da.

Yon Oñatibia eta Mendiburu kalearen lotura, itxita

Lanek zenbait aldaketa eta egokitzapen eragingo dituzte inguruan. Adibidez, Yon Oñatibia eta Mendiburu kaleen arteko lotura itxita egongo da eraisketa lanek irauten duten bitartean.

Landetxe plazatik Mendiburu kalera igotzeko eskaileren pasabidea ere itxita egongo da eraikin berriaren lanak bukatu arte.

Bestetik, Correoseko kargatzeak eta deskargatzeak Iparralde etorbidetik egingo dira Mendiburu 14 eraikinaren lanak egin bitartean. Hori dela eta, Correosen ordutegiaren barruan, aparkaleku bat haientzako erreserbatua egongo da.

Lanek Mendiburu kaleko eta Landetxe plazako bizilagunei eragingo dizkiete eragozpen gehien (soinua, hautsa...). Hori dela eta, Udalak haiekin bilera informatiboa egin zuen abendu bukaeran, lanen garapenaren inguruko lehen eskuko informazioa emateko eta, haien zalantzak jaso eta argitzeko.

Gehigarriak

Mendiburu 14ko lanak hasi dira