Altzibar-Ugaldetxo arteko bidegorrian argiztapena hobetzeko lanak hasiko dira

Bihar hasiko dira lana, Altzibar eta Iturriotz artean

Altzibartik Ugaldetxo bitarteko bidegorri zatiko argiztapena hobetzeko lanak hasiko dira bihar (uztailak 4). 

Urria arte iraungo dute lanek, eta faseka egingo dira, lanek ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko bidegorriko erabiltzaileengan. Izan ere, lanak egiten ari diren bitartean bidegorriko bi norantzak itxiko dira zatika. 

Altzibartik Iturriotz (Gaetxe arte) arteko zatian gauzatuko da lehenengo fasea. Fase honek hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da. 

Bigarren fasea Gaetxe eta Ugaldetxo artean egingo da, Atamitx arte. Hirugarren fasea Ugaldetxon gauzatuko da: Atamitxetik Igerobi bideko bidegurutzea arte.

Lan hauetan 332.609 € inbertituko ditu Udalak.

Gehigarriak

Altzibar-Ugaldetxo arteko bidegorrian argiztapena hobetzeko lanak hasiko dira