BASO-PEOIAK (2 PLAZA) - EGONKORTZE PROZESUA (OPOSAKETA-LEHIAKETAREN BIDEZ)

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulutik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak (OPOSAKETA-LEHIAKETA):

- Udaltzain agentea

- Arkitekto Teknikoa

- Baso-peoiak 2

- Berdintasunerako Teknikaria

- BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA (GAOn argitaratuta 2023/10/06, 194 zk.)

Behin-behineko onartutako eta baztertutako zerrendaren aurka 10 egun balioduneko epea irekitzen da: 2023/10/09tik 2023/10/23ra, biak barne.

- BEHIN BETIKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA, EPAIMAHAIKIDEAK IZENDATZEA ETA OPOSIZIO FASEKO LEHEN PROBAREN A ZATIA EGITEKO DEIALDIA (GAOn argitaratuta 2024/04/05, 66 zk.)

GAOn argitaratu da behin betiko onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda, epaimahaikideak izendatu dira eta oposizio faseko lehen probaren A zatirako deialdia egin da.

Oposizio faseko lehen probaren data, ordua eta tokia: 2024ko apirilaren 26an izango da, goizeko 9:00tan, Oiartzungo Udaletxean (Doneztebe plaza, 1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

LEHENENGO ARIKETAREN A ZATIAREN AZTERKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA B ZATIARI DAGOKION ARIKETA EGITEKO DEIALDIA

Lehenengo ariketaren A zatiari dagozkion behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira. 

Behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2024ko apirilaren 29tik maiatzaren 13ra, biak barne.

 

Oposizio faseko lehen probaren B zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko maiatzaren 17an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxean (Done Eztebe plaza, 1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.