2019-2020 ikasturtean Oiartzungo ikastetxe edo guraso elkarteek antolatutako hezkuntza arautuz kanpoko ekintzak sustatzeko dirulaguntzak

EPEA

Dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabete bateko epean aurkeztu beharko dira eskaerak.

EPEA

Dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabete bateko epean aurkeztu beharko dira eskaerak.

HELBURUA

2019-2020 ikasturtean Oiartzungo ikastetxe edo guraso elkarteek antolatutako hezkuntza arautuz kanpoko ekintzak sustatzea.

Bi dirulaguntza mota arautzen ditu ebazpen honek:

  • Ikastetxe edo guraso elkarteek antolatutako hezkuntza arautuz kanpoko jarduera programa, ikastaro edo tailerrak.
  • Ikasturte amaierako jaialdien antolaketarako dirulaguntzak.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabete bateko epean.

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, (eskolorduz kanpokoak + ikastetxe jaialdiak) guztira, 13.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2020 urteko aurrekontuko 1 0602.481.326.00.01.2020 eta 1 0603.481.326.00.01.2020 zenbakidun partiden  kontura.

Diru laguntza hauekin ekitzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru laguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Ikastetxe edo guraso elkarteek antolatutako hezkuntza arautuz kanpoko ekintzak sustatzeko laguntzen oinarriak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  3. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  4. Eskaera egiten duen elkarte, erakundeak edo interesatuak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
  5. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. eranskina. (DOC) (DOC)
  6. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina. (DOC)
  7. Zinpeko aitorpena. III. Eranskina. (DOC)

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34