Pello Añorgak 'Planeta berria' ipuin multimedia aurkeztu die herriko ikasleei

Pello Añorgak idatzitako Planeta berria ipuin multimedia ikusi eta entzuteko aukera izango dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleek gaur eta bihar.

Imgurumenaren zaintzari buruzko ipuina idatzi du Añorgak. Irudi bidez argitaratu du eta, Arai Martinez haurraren eta Leire Mitxelena artxibozainaren laguntza izan du. Martinezek ahotsa jarri dio bideoari -Añorgarekin batera- eta Mitxelenak erabili diren irudiak aukeratu eta eskubideak kudeatu ditu. Honez gain, proiektuan Jokin Mitxelenaren (ilustrazioak), Lorea Añorgaren (muntaia) eta Ander Fernandezen (musika) laguntza ere izan dute.

Gaurtik aurrera, Internet bidez ikusgai dago sarean, hemen.

Gehigarriak

Pello Añorgak 'Planeta berria' ipuin multimedia aurkeztu die herriko ikasleei