Astelehenean, Arditurriko Tren Berdea eta meategien bisita bereziak

Datorren astelehenean, azaroak 1, Arditurri bisitatzeko aukera paregabea izango da, Tren Berdea eta meategi barrua ezagutzeko eskaintza bereziarekin.

Tren Berdea hartzeko hiru txanda izango dira (10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan), eta Ergoiengo Pagoaldea industrialdetik Arditurrira bidegorrian barrena bidaia egin ondoren, meategiak bisitatzeko aukera izango da, oinarrizko bisita edo sakonekoa eginez. 

Prezio aldetik, eskaintza berezia izango da egun horretan: Tren Berdea eta oinarrizko bisita 5 €an (12 urtez azpikoek, 3 €) eta, Tren Berdea eta sakoneko bisita, 7 €an (12 urtez azpikoek, 5 €). 

Aldez aurretik tokia erreserbatzea komeni da. Informazio gehiago hemen eska daiteke:

Telefonoa: 943 49 50 69/688 895 068

E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus

Webgunea: www.gipuzkoanatura.eus

Gehigarriak

Astelehenean, Arditurriko Tren Berdea eta meategien bisita bereziak