Kulturabirusaren egitaraurako proposamenak jasotzeko bilera deitu du Udalak

Udarako kultur programazioa osatzea da helburua

Uda honetan, ohiko festak izango ez direnez, kultur eskaintza izango da. Egitaraua herriko eragile eta sortzaileekin elkarlanean osatzea da Udalaren asmoa eta horretarako, datorren astearterako (hilak 11) bilera deialdia egin du (18:00etan, udaletxeko areto nagusian).

Bilera honetan kultur-ekintzen proposamenak jasotzea da Udalaren helburua. Iaz bezala, udako hilabeteetan adin-tarte ezberdinetako oiartzuarrentzako eskaintza eta, herrigunez gain, auzoetan ere kultur eskaintza egotea da asmoa.

Gehigarriak

Kulturabirusaren egitaraurako proposamenak jasotzeko bilera deitu du Udalak