Urmendi Haur Eskolako matrikulazioa astelehenean irekiko da

0-3 ziklo osoko haurrentzako izango da izen-ematea

Urmendi Haur Eskolan 2020/2021 ikasturterako matrikulazio epea irekiko da datorren astean: hilaren 18tik 29ra. Urmendi Haur Eskolako ziklo osoan matrikulatu ahal izango da: 0-3 hezkuntza etapa osoan.

COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, matrikulazio epeak atzeratu behar izan ditu Urmendi Haur Eskolak. Izena emateko modua ere egokitu behar izan du egoera berri honetara. Besteak beste, aurkezpen irekiak bertan behera utzi behar izan dira.

Informazio gehiago jaso nahi duena Urmendi Haur Eskolarekin jar daiteke harremanetan:

Telefonoa: 943 26 00 82

E-maila: urmendi@ouip.ikastola.eus

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolako matrikulazioa astelehenean irekiko da