Hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko da hilaren 24an eta 31n

Abenduaren 24an eta 31n, gabonetako jai egun bereziak direla eta, hondakinen bilketa ordutegian aldaketak izango dira. Bi egun horietan hondakinak ateratzeko ordutegia goizeko 06:00ak arte luzatuko da, bilketa goizez egingo baita.

Aldaketak herri osoari eragingo dio. Astearteak direnez, papera eta kartoiaren bilketari eragingo dio.