Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera izango da datorren asteartean

2 urteko geletako matrikulazioa urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da

2017an jaitako haurren gurasoentzako, Urmendi Haur Eskolako bi urteko gelen aurkezpen bilera izango da datorren asteartean (hilak 22), 2019/2020 ikasturterako matrikulazio epea hastera baitoa. Urmendi Haur Eskola 0-3 hezkuntza etapari dagokion udal zerbitzua da.

Aurkezpena Urmendiko egoitza nagusia izango da, 17:00etan. Ibintza Iragorri Urmendiko zuzendaria eta Iraia Etxebeste koordinatzailea arduratuko dira Urmendi Haur Eskolari buruzko azalpenak emateaz. Hezkuntza proiektua ezagutzeaz gain, gelak bisitatzeko aukera ere izango da.

Urmendi Haur Eskola Udalaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko partzuergoa denez, Haurtzaro Ikastolako zuzendaria eta Haur Hezkuntzako arduradunak ere bertan izango dira, 2016an jaiotako haurrentzako aurkezpena ere izango baita bilera bera.

2019/2020 ikasturtean bi urteko geletan haurra matrikulatzeko intentzioa duten gurasoek hilaren 28tik otsailaren 8ra izango dute horretarako aukera.

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera izango da datorren asteartean