Oiartzungo Ibarburu herri bidearen jabari publikoko izaera kentzea eta ondare ondasun bezala sailkatzea

Udal Osoko bilkurak Oiartzungo bide publikoen inbentarioko Ibarburu bideari jabari publikoaren izaera kendu eta ondare ondasun bezala sailkatzeko hasierako ebazpena hartu zuen 2022ko ekainaren 29ko bilkuran. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dagokion argitalpena egin da 2022ko uztailaren 18an eta hilabeteko epean, hau da uztailaren 19tik abuztuaren 18a arte, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Fitxategiak