OIARTZUNGO HIZKUNTZA-ERABILERAREN KALE-NEURKETA

Kale-erabileraren datua funtsezkoa da herri mailan hizkuntza-errealitatea ezagutu edota planifikatu nahi duen edonorentzat. Euskararen aldeko sustapen-lan bat aurrera eraman ahal izateko baliabideak mugatuak izan ohi direnez, beharrezkoa zaigu premiarik larrienak zein diren ezagutzea, lehentasunak finkatzea, eta ondoren horietan eragiteko ekimenak martxan jartzea. Premia horiek identifikatzeko tresnetako bat izaten da kale-neurketa.

Neurketak, besteak beste, adin-talde bakoitzak kalean euskara zenbat erabiltzen duen esaten digu, eta horrek erraztu egiten digu ondoren lehentasunak non dauden erabakitzea. Azken neurketaren emaitzak ondorengo txostenean irakur ditzakezu.

Kale-erabileraren neurketa 2011

 

 

1986-2011 DATU SOZIOLINGUISTIKOEN BILDUMA

2014 urtean 1986 eta 2011 urte arteko datu soziolinguistikoen bilduma egin zuen Oiartzungo Udalak, Soziolinguistika Klusterraren laguntzaz. Bertan, biztaleriak, hiztunek eta Euskara-gaitasunak urte horietan izan zuten bilakaera aztertu zen.

Datu Sozioliguistikoen bilduma 1986-2011