ARTXIBOZAINA LANPOSTUA BETETZEKO BEHARRA

Udalak artxibozaina lanpostua betetzeko beharra  du.

Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaera aurkezteko epea 2024/06/02ra. 

Eskaera Lanbideren bidez (www.lanbide.euskadi.eus) edo Udal erregistroan eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da .

Lanpostuaren eginkizunak:

• Artxibo munizipaleko dokumentu-fondoak antolatu, sailkatu eta deskribatu.
• Dokumentuen kontserbazioa eta eskuragarritasuna bermatzeko artxibo-arau eta prozedurak aplikatu.
• Parte hartu dokumentu-kudeaketa elektronikoaren sistemak ezartzen eta mantentzen.
• Dokumentuak digitalizatzeko eta artxibo elektronikoaren kudeaketaz arduratzea.
• Herritarrei eta ikertzaileei dokumentazioaren sarbidetza erraztu, datuen babesari eta gardentasunari buruzko indarreko araudia errespetatuz.
• Dokumentu-fondoen kokapenari eta erabilerari buruzko aholkuak eman.
• Dokumentuen kontserbazio-egoera gainbegiratu.
• Dokumentu-ondarearen babeserako neurriak proposatu, hala nola zaharberritzea eta erreprodukzioa.
• Beste unitate administratiboei aholkularitza eskaini dokumentu-kudeaketaren arloan.
• Dokumentu partekatuen kudeaketan koordinatu beste artxibo eta erakunde batzuekin.

Baldintzak:

- Historian, Humanitatean edo Dokumentazioan gradua izatea edo baliokidea.
- Hizkuntz eskakizuna C2C2 eta ez balego C1C1.

Informazioa eskuratzeko: 943110410

Baloratuko dira honako alderdi hauek, besteak beste: 

- Artxibozain arloko ezagutza eta esperientzia eta erregistro elektonikoa zein administrazio elektronikoaren ezarpenean prestakuntza eta esperientzia baloratuko dira.
- Hautagaiek idatzizko azterketa gainditu beharko dute.

Jarraitu irakurtzen

ADMINISTRARI LANPOSTUARI DAGOKION ADMINISTRAZIO OROKORREKO ESKALAKO ADMINISTRARIEN AZPIESKALAKO HIRU PLAZA BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizio askearen bidez administrari lanpostuari dagokion administrazio orokorreko eskalako administrarien azpieskalako hiru plaza betetzeko deialdia eta oinarriak.

- ONARPENA: 2024ko azaroaren 21eko 1771/2024 Alkate Dekretua eta 2025eko maiatzaren 12ko 855/2025 Alkate Dekretuaren bidez Oiartzungo Udaleko administrari lanpostuari dagokion administrari azpieskalako administrazio orokorreko eskalako plazak betetzeko hautaketa-prozesuan plaza bat gehitzea erabaki da

- GAOn ARGITALPENA: 2024/11/28, 230 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2024/12/06, 294.zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2024ko abenduaren 9a. 

  Amaiera data: 2025eko urtarrilaren 9a.

Jarraitu irakurtzen

ARKITEKTO LANPOSTUARI DAGOKION ADMINISTRAZIO BEREZIKO GOI MAILAKO TEKNIKARI PLAZA BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizio askearen bidez arkitekto lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako teknikarien azpieskalako goi-mailako motari dagokion plaza bat betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2024ko otsailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2024/03/14, 53 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2023/03/26, 75 zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2024ko martxoaren 27a. 

  Amaiera data: 2024ko apirilaren 26a.

Eskaera-orria argitaratu da.

Jarraitu irakurtzen

UDALTZAINGOAREN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTEAREN 4 PLAZA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez Oiartzungo Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako lau plaza betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2022ko azaroaren 29ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2023/01/27, 18 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2023/04/10, 85zk.

- IZENA EMATEKO EPEA: 

  Hasiera data: 2023ko urtarrilaren 28a. 

  Amaiera data: 2023ko maiatzaren 9a.

Jarraitu irakurtzen

ADMINISTRARIRAKO LAU LANPOSTUEKIKO DEIALDIA

OHARRAK:

2019ko maiatzaren 29an epaimahaiak behin betiko emaitzak eta izangaien aldeko proposamena egin zuen. Honen aurka hautagai batek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta uztailaren 8ko 872/2019 Alkate Dekretuak errekurtsoa ezeztu eta epaimahaiak egindako proposamenaren oinarriarekin egindako izendapenak berrestea erabaki zuen. Halaber, froga psikoteknikoaren emaitzak ematerakoan lau hautagaien puntuazioan izandako akatsak zuzentzea erabaki zuen. 

Bestalde, abuztuaren 8ko 2019/1030 Dekretuaren bidez Oiartzungo Udaleko administrarien lan poltsak onartu ziren, deialdiaren zortzigarren oinarriak eta Oiartzungo Udalaren lan poltsak kudeatzeko irizpideak xedatutakoari jarraiki. 

Alboan argitaratu dira administrarien lan poltsak.

- LAN-POLTSA BALIOGABETZEA

2025eko maitzaren 13ko 864 zk.-dun Alkate Dekretuaren bidez erabaki da baliogabetzea abuztuaren 8ko 2019/1030 Dekretuaren bidez onartutako Oiartzungo Udaleko administrarien lan poltsak, ebazpen hau onartzen denetik aurrera. Administrari lanpostuari dagokion administrazio orokorreko eskalako administrarien azpieskalako lau plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren ondorio da poltsa hau. Deialdia eta oinarriak 2018ko azaroaren 13an onartu zituen Tokiko Gobernu Batzarrak.

Ebazpena argitaratzen da.

Jarraitu irakurtzen