ARKITEKTO TEKNIKO LANPOSTUARI DAGOKION PLAZA BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez arkitekto tekniko lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako azpieskala teknikoko erdi mailako teknikari motako plaza betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2025eko urriaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2025/11/12, 217 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2025/11/24, 282 zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2025/11/25

  Amaiera data: 2025/12/23

- BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2026/02/13, 29 zk.

Argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.

Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.

Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2026/02/16tik 2026/02/27ra (biak barne).

- OPOSIZIO FASEKO LEHEN ARIKETA EGITEKO DATA, TOKIA ETA ORDUA ZEHAZTEA

2026ko martxoaren 12an izango da, goizeko 9:00etan, Oiartzungo Udaletxean (Done Eztebe plaza, 1, bigarren solairua).

Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA BIGARREN ARIKETAREN DEIALDIA EGITEA

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea ireki da: 2026ko martxoaren 13tik 26ra, biak barne.

- OPOSIZIO FASEKO BIGARREN ARIKETA EGITEKO DEIALDIA-DATA ATZERATZEA ERABAKI DA (APIRILAREN 17TIK 24RA PASATZEA, ALEGIA)

Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2026ko apirilaren 24an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Bigarren ariketa proba praktikoa edo teoriko-praktikoa (50 puntu gehienez) da, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Epaimahaiak proposaturiko kasu praktiko edo teoriko-praktikoak ebatzi beharko dira, gai-zerrendari edota lanpostuaren eginkizunei buruzkoak.

Ariketa honi 50 puntu emango zaizkio, eta baztertuak izango dira 25 puntu edo gehiago lortzen ez dituzten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du zein motatako azterketa egin behar den, baita azterketa hasi aurretik zein zuzenketa eta balorazio irizpide finkatu behar diren ere. Nolanahi ere, genero-ikuspegia txertatzea baloratuko da, baita hizkera ez-sexista eta inklusiboa erabiltzea ere.

- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA

6 erreklamazio jaso dira eta horiek aztertu ondoren, lehenengo ariketaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

- OPOSIZIO FASEKO BIGARREN ARIKETARA HAUTAGAI BAKOITZAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA

Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko, hautagai bakoitzak honako material hau ekarri
beharko du:
- Eskalimetro
- Eskuaira
- Kartaboia
- Kalkulagailua

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA 

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea ireki da: 2026ko maiatzaren 18tik 29ra, biak barne.

- LAUGARREN ARIKETAREN DEIALDIA

Oposizio faseko laugarren ariketa 2026ko ekainaren 11n izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, Oiartzungo Udaletxeko 2. solairuan izango da (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Jakinarazten da testak gazteleraz izango direla.

Ariketaren gehieneko iraupena 2 ordu eta 30 minutukoa izatea aurreikusten da. Bi test egingo dira, eta bien artean 10-15 minutuko atsedenaldia izango da.

Egile-eskubideak direla eta, ezingo da galderen txantiloirik eraman.

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK

6 erreklamazio jaso dira eta horiek aztertu ondoren, bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

- LAUGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Laugarren ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

- LEHIAKETALDIARI HASIERA EMATEA

Lehiaketaldiari hasiera ematea eta 10 egun balioduneko epea irekitzea, eskaera orrian jasotako merezimenduak egiaztatzeko: 2026ko ekainaren 26tik uztailaren 9ra, biak barne.

Epaimahaiak jarraian adierazten diren merezimenduak baloratuko ditu, eskaeran adierazi eta behar bezala egiaztatu badira.

Erreferentzia izango da beti eskaerak aurkezteko azken eguna (2025/12/23).

1. Lanbide esperientzia:

Lanbide-esperientzia 6 puntura arte baloratuko da, gehienez, honako irizpide hauen arabera:

— Administrazio publikoen eremuan arkitekto tekniko gisa egindako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete oso bakoitzeko, gehienez ere 6 puntu.

— Arkitekto tekniko gisa enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete oso bakoitzeko, gehienez ere 6 puntu.

Lanbide-esperientzian lortutako guztizko puntuazioa ezin izango da, inola ere, 6 puntutik gorakoa izan.

Ez dira baloratuko, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1ko 11/2022 legeak 30.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, behin-behineko langile lanpostuetan egindako zerbitzuak, ez eta bekak eta formazioko praktikak ere.

Konputua egiteko, lan egindako aldiak batuko dira, eta behin batu ondoren, ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako zatiak.

Ondorio horietarako, hilabete tzat hartuko da 30 egun naturaleko multzoa.

Halaber, lanbide-esperientziaren ondorioetarako, honako hauek baloratuko dira: izangaiak senideak zaintzeko edo genero-indarkeriagatiko eszedentzia-egoeran emandako denbora, amatasuna eta aitatasuna babestea edo bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa kontziliatzen laguntzea xede duten lanaldi-murrizketei edo baimenei egotz dakiekeen denbora, bai eta enplegatu publikoek genero-indarkeriagatiko baimenak baliatu dituzten denbora ere.

2.    Titulu akademiko ofizialak eta prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten gaietan edo lanpostuan aritzeko behar diren trebetasunak lortzeko direnean. Halaber, eskainitako plazari atxikitako lanpostuaren eskumen-eremuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko eta hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko ikastaroak baloratuko dira.

Deialdian parte hartzeko eskatzen ez diren tituluak baloratuko dira, bai eta unibertsitateetako berezko masterrak, diplomak eta tituluak ere, eta ikastaroak deialdiko lanpostua betetzeko duten erabilgarritasun mailaren arabera, gehienez ere 2 punturekin. 0,5 puntu teknikari-titulu bakoitzeko, eta puntu 1 gradu-titulu, master, diploma eta unibertsitateen berezko titulu bakoitzeko.

Epaimahaiak baloratuko du alegatutako tituluen egokitasuna.

Deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunekin edo betetzeko behar diren trebetasunekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak orduen batuketa bat eginen da, 0,001 koefizienteaz biderkatuko dena, lor daitekeen gehienekoaren mugarekin (2 puntu).  

Ez da kontuan hartuko 10 ordu baino gutxiago irauten duten ikastarorik.