Prosa eta poesia lehiaketak baditu bere irabazleak

Sari banaketa ekitaldia joan den astean egin zuten, Landetxen.

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den astean Landetxe Kultur Aretoan.

XXXVIII. edizioa ospatu zen aurreko asteko ostegunean. Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eman zion hasiera ekitaldiari. Hitzen festa den topalekua izanik, istorioen eta historiaren arteko bide lausoak zeharkatu zituen bere hitzartzean eta literaturak duen botere bereziaz aritu zen. “Literaturak badu botere berezi bat: esatera ausartzen ez garena esateko gaitasuna. Gordinak diren egia zaharrak kontatzeko, samurtasunez bilduta bada ere. Batzuetan historiak isilik utzi dituen zauriak agerian jartzen dituzte istorioek. Eta alderantziz, istorio batean entzundako ahots batek gure historiaren zati batzuk ulertzen laguntzen digu”.

Aurtengo irabazleak oholtzara beraien ipuin eta olerkien zatiak irakurtzera igo aurretik, Gaztelumendik istorio eta historiaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzea animatu zituen, “historia bera ez delako inoiz osorik kontatua egongo kontatu gabe geratu diren istorioek isilean dirauten bitartean”. Landetxera hurbildu ziren herritar denentzat ere izan zuen mezua. “Istorioak entzutera gonbidatzen zaituztegu, horien atzean ezkutatzen den historia horri begiratzera. Agian, gaur hemen jaioko den istorio txiki bat bihurtuko da etorkizuneko historiaren parte”.

Hauek izan ziren sarituak, sailez sail:

PROSA:

  • LH 3
    • Saria: Aner Herrera Arbide, Zulo luzeak
    • Saria: Maddi Leunda Moreno, Izar
    • Aipamen berezia: Ur Irazusta Ostolaza, Aupa Palestinako Haurrak
  • LH4
    • Saria: Zihara Astarloza Etxeberria, Galdu ziren txakurrak agertu dira
    • Saria: Malen Pires Arrastua, Tipula geruzak
    • Aipamen berezia: Ekhi Manterola Salaberria, Liburuan sartuta
  • LH 5-6
    • Saria: Unax Sarriegi Madariaga, Azoka eguna
    • Saria: Auritz Azurmendi Zapirain, Arratoien inbasioa!
    • Aipamen berezia: Noa Zabalegi Alberro, Orri txuriarekin itsututa
  • DBH 1-2
    • Saria: Telmo Ruiz Tolosa, Egiaren islada
    • Saria: Teo Barriola Pikabea, Errudun
    • Aipamen berezia: Joane Lete Castelruiz, Oroitzapenak
  • DBH 3-4
    • Saria: Intza Mitxelena Mendizabal, Begira
    • Saria: Aiora Zaldua Elizetxea, Bizipenak altxor         
    • Aipamen berezia: June Macazaga Garate, Lorategi izkutua
  • 16-18:
    • Saria: Ilargi Ziaurritz Olaziregi, Kaiolan harrapatuta
    • Saria: Kattalin Arabolaza Palomo, Agur esateko beti da goizegi
    • Aipamen berezia: Manex Elgeta Tolosa, 40 minutuz

POESIA:

  • LH 5-6
    • Saria: Jare Astarloza Etxeberria, Han eta hemen
    • Saria: Ekhi Arregi Mayoz, Aiako Harria
  • DBH 1-2
    • Saria: Kattin Garay Mendiburu, Bizitza
    • Saria: Malen Oiarbide Gurrutxaga, Zurekin
    • Aipamen berezia: Ibintza Lopez Azurmendi, Gaza
  • DBH 3-4
    • Saria: Aitzuri Rebollo Zubillaga, Itxurak
    • Saria: Uxue Arsuaga Arana, Ez entzun, ez ikusi, ez egin
    • Aipamen berezia: Mireia Sagarra Martin, Ez egin aurrera
  • 16-18 urte
    • Saria: Kattalin Arabolaza Palomo, Ahazten dudala ahaztu
    • Saria: Maddi Garmendia Irastorza, Zure falta dut
    • Aipamen berezia: Ekhi Arizmendi Telletxea, Lanbroa