Gurutze auzoko Maldaburu bidea berritu du Udalak

120.000 euroko inbertsioa egin du herri-bidea hobetzeko.

Andrearriaga bidetik Usategietara bitarte doan Maldaburu herri-bidea konpontzeko lanak amaitu berri ditu Udalak. 120.000 €ko inbertsioa egin du egoera kaskarrean zegoen Gurutze auzoko errepide hori konpontzeko.

Esku-hartze garrantzitsua egin behar izan da zenbait gunetan pitzadurak eta asentamenduak konpontzeko, bereziki A-8 autopistaren gainetik doan zubiaren inguruan. Zubiko asfaltoko zoladura berritu da, eta zubiaren eta bidearen arteko elkarguneetan dilatazio juntak jarri dira, egituraren mugimenduek bidean kalterik eragin ez dezaten. Bideko hainbat zatitan zehar hormigoizko zoladura berria ere bota da, hondatutakoa kenduta.

Gehigarriak

Gurutze auzoko Maldaburu bidea berritu du Udalak