Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo Udalak

Ekimenean parte hartuko dute udal langile eta hautetsiek.

Gaur hasi eta maiatzaren 25era bitarte izango da Euskaraldia,  "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean. Euskararen erabilera aktibatzeko ariketa kolektiboarekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko langileek eta ordezkari politikoek ere. Beren egunerokoan edo jardunean euskararen erabilera areagotzeko urrats esanguratsuak emateko konpromisoa hartu dute.

Ahobizi eta belarriprest izan eta hizkuntza-ohituretan eragitea helburu nagusi duen ekimenean parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Gehigarriak

Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo Udalak