Udan eta xanistebanetan entzuteko kanten zerrenda osatzen hasi dira

Uztailaren 5era bitarte dute 10 eta 25 urte arteko gazteek proposamenak egiteko aukera.

Xanistebanetan eta udan herriko txokoetan entzungo den musika euskaraz izatea lortu nahi dute aurten ere herriko ikastetxeetako Ttiriki-ttauki (Elizalde institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro ikastola) taldeek eta Udalak. Abesti zerrendak osatzeko prozesua abiatu dute horretarako, eta irekita dago proposamenak egiteko aukera. Ekimena Oiartzun Irratian aurkeztu dute gaur antolatzaileek.

10 eta 25 urte arteko gazteei luzatu diete erronka, eta playlist-ean gehitu nahiko lituzketen kantak jasotzeko galdetegia prestatu dute (https://forms.gle/RE7j4Xfi59dgo7wGA). 10 aukera bidali daitezke, gutxienez zortzi euskaraz. Uztailaren 5era bitarte bidali daitezke proposamenak.

Gazteek proposatutako abestiekin Oiartzungo Udako 10 kanta bozkatuenen zerrenda osatu eta ehundaka kantekin playlista argitaratuko dute Spotify plataforman. Parte-hartzaileen artean altabozak eta xanistebanetako barraketarako fitxak zozketatuko dituzte uztailaren 12an, Oiartzun Irratian.

Gehigarriak

Udan eta xanistebanetan entzuteko kanten zerrenda osatzen hasi dira