Gaueko Xorrola ere ibiliko da Arraguako festetan

Ostiraletik larunbaterako gauean emango du zerbitzua, 01:00etatik 05:00etara.

Bihar hasi eta igandera bitarte ospatuko da Arraguako jaien bigarren asteburua. Azken hiru egunetarako utzi dute egitarau nagusia, eta ekintza mordoa egongo dira egunero. Festak gauean ere ez du etenik izango eta goizeko ordu txikitan itzuliko dira asko etxera, kontzertu eta DJak izango baitira.

Festaz gozatzera doazenei etxerako buelta errazteko gaueko Xorrola zerbitzua eskainiko du Udalak ostiraletik larunbatera. Bost aldiz emango dio autobusak buelta herri osoari. 01:00etan hasi eta 05:00ak bitarte, orduro lotuko ditu zortzi auzoak.

Xanistebanetako gauetan egiten duen ibilbidea egingo du, baina Arraguan hasita.

  • Arragua (irteera): Lartzabal etxadiko geltokia (farmaziaren ondoan)
  • Mendin: frontoi gaineko geltokia
  • Elizalde: biblioteka ondoko geltokia
  • Gurutze: Bizardia plazako autobus geltokia
  • Ergoien: Tornola kaleko autobus geltokia
  • Altzibar: Zokoloko zubia
  • Karrika: plazako autobus geltokia
  • Iturriotz: Beko soro pareko autobus geltokia
  • Ibarre: gasolindegiko geltokia
  • Elizalde: Pikabeneko geltokia
  • Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia

Ostiral gauean ibiliko da Xorrola, eta larunbatetik iganderako gauean Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzua egongo dela gogorarazi du Udalak.

Gehigarriak

Gaueko Xorrola ere ibiliko da Arraguako festetan