Iluntzean ere skatean ibiltzeko aukera izango da aurrerantzean

Skate parka argiztatu du Udalak.

Hainbat skate, patin, patinete, scooter eta bmxzale ibiltzen dira egunero Iturrizko biedgorriko skate parkean, bertako plataforma eta elementuetan jolasean. Herriko haur eta gazteen aisialdirako topaleku bihurtu da gunea.

Oiartzuarrekin egindako auzo batzarretan skate parkeko eremua argiztatzea eskatu zuten iturriozko bizilagunek, ilunabarrean ere bertan egoteko aukera izateko. Auzotarren eskaerari erantzun eta fokoak jartzeko lanak bukatu berri ditu Udalak. Herriko frontoietan bezala, sakagailu bidez piztuko dira (22:30era arte), inor ez dabilenean itzalita egon eta elektrizitaterik ez kontsumitzeko. 2.500 €ko aurrekontua izan du proiektuak.

Gehigarriak

Iluntzean ere skatean ibiltzeko aukera izango da aurrerantzean