“17. logela” ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra

Urtarrilaren 15ean irekiko dute txanda hartzeko aukera.

Otsailaren 9tik 11ra Oiartzunen egingo du geldialdia ‘Euskaraz Barra-Barra’ kanpainaren ihes-gela ibiltariak. Hiru egunez Doneztebe plazan egongo da aisia euskaraz gozatzeko sortu duten formatu berri eta erakargarri hau.

‘17. logela’ du izena ihes-gelak eta honela laburtu dute istorioaren abiapuntua: “Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko”.

40 minutu izango dituzte parte-hartzaileek ihes-gelatik ateratzea lortzeko.

Erreserbak astelehenetik aurrera

20 txanda egongo dira eta saio bakoitzean gehienez 5 lagunek hartu dezakete parte. Doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonor animatu daiteke. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.

Astelehenean irekiko dute erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean.

Gehigarriak

“17. logela” ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra