Abenduaren 1ean bukatzen da epea.
Euskara ikasteaz gain, ikastaroak ere gure hizkuntzan egitea sustatzeko hainbat dirulaguntza lerro ireki zituen Oiartzungo Udalak irailean. Ikastaro horietako matrikularen kuotaren erdia finantzatuko du Udalak.
2023an zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa, kirol entrenatzaile ikastaroa eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak euskaraz bukatu dituzten herritarrek eskatu dezakete dirulaguntza. 200 euro arteko ekarpenak jasotzeko aukera izan dezakete.
Abenduaren 1a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna, udaletxeko harreran edo telematikoki.
Oinarriak eta informazio guztia Udaletxeko webguneko dago eskuragarri, www.oiartzun.eus helbideko ‘Iragarki Taula’ ataleko ‘Dirulaguntzak’ arloan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika