Ariketa fisikoa sustatzeko 18 ekintza egingo dituzte Kirol Astean

Jarduera fisikoa eta osasuna erdigunean jarriko dituzte.

Jarduera fisikoa eta osasuna erdigunean jarri, sustatu eta kirolaren beste alde batzuk bistaratzeko Kirol Astea antolatu dute aurten ere. Urriaren 21etik 27ra eta azaroaren 14an egingo dute.

Zortzi eguneko egitarauan adin-tarte guztietako oiartzuarren zaletasunak asetzeko 18 ekintza ezberdin prestatu dituzte Udalak eta herriko eragileek. Kirol modalitate berriak probatzeko aukera, solasaldiak, topaketak, aurkezpenak eta dokumentalak egongo dira, besteak beste. Doakoak izango dira denak (ekintza batzuk plaza mugatuak dituztenez aldez aurretik izena eman beharko da).

Udalak ekintzetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

EGITARAUA:

Urriak 21, larunbata:

  • Eskola Kiroleko jardunaldia: pilota, 9:00etatik 11:00etara Madalensoron. Antolatzailea: Eskola Kiroleko Egitura.

Urriak 22, igandea:

  • Futbol egokituko topaketa, 9:30etik 11:30era Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzailea: Mindara.
  • Pilota egokituko topaketa, 12:00etatik 13:30era Madalensoron. Antolatzailea: Mindara.
  • ‘Gazte denborak. Peru’ Mikel Ajuria, Katuxulo. 19:00etatik 20:30era Pagoalde industrialdean (63-64 pabiloia). Antolatzailea: Katuxulo.

Urriak 23, astelehena:

  • Abittu seguru (erorikoen tailerra), 10:00etatik 11:30era Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Antolatzailea: Abittu!
  • Gimnasia erritmikoa. zatoz probatzera!, 16:30etik 17:30era Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki Gimnasia.

Urriak 24, asteartea:

  • Entrenamendu funtzionala ate irekiak,  16:30etik 17:30era Elorsoro kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da kiroldegian. Antolatzailea: BPXport.
  • Gimnasia erritmikoa, zatoz probatzera!, 16:30etik 17:30era Elizalde ikastetxean. Antolatzailea: Hiruki Gimnasia.              
  • Abittu emakumeak korrika, 17:30etik 18:30era Haurtzaro ikastolako anfiteatroan. Antolatzailea: Abittu!
  • Alex Txikon, ‘Neguko espedizioak’, 19:00etatik 20:30era Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Antolatzailea: Girizia Mendi Taldea.

Urriak 25, asteazkena:

  • Aquagym ate irekiak, 11:15etik 12:15era Elorsoro kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da kiroldegian. Antolatzailea: BPXport.
  • Hirukide gimnasia, zatoz probatzera!, 16:30etik 17:30era Haurtzaro ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki Gimnasia.

Urriak 26, osteguna:

  • Bizikletaren mekanika ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara Kontzejupean. Antolatzailea: OTXE.
  • Katuxulo, ate irekiak, 18:00etatik 20:00etara Pagoalde industrialdean (63-64 pabiloia). Antolatzailea: Katuxulo.
  • Garai bateko emakume bide-urratzaileekin solasaldia, 19:00etan Laboren. Antolatzailea: Labore.

Urriak 27, ostirala:

  • Abittu tipi-tapa, 9:30etik 11:00etara Elorsoro kiroldegiko sarreran. Antolatzailea: Abittu!
  • Oiartzungo kirol sariaren banaketa - Alex Bargalló, 19:00etan Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Arazoak 14, asteartea:

  • Oiartzungo kirol arloko diagnostikoa ikuspegi feministatik; ondorioen aurkezpena, 19:00etan Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Gehigarriak

Ariketa fisikoa sustatzeko 18 ekintza egingo dituzte Kirol Astean