Irekita dago Elorsoro kiroldegiko prezio murriztua eskatzeko epea

Udaletxean aurkeztu behar da azaroaren 10a bitarte.

2024 urteko Elorsoro kiroldegiko kuota murriztua eskatzeko epea zabalik dago. 2024ko abonuari dagokion arren, 2023ko azaroaren 10a aurretik egin behar dira eskaerak.

Prezio orokorren gainean %40ko hobaria izango dute bizikidetza unitate bakoitzerako zehaztu duten errenta kopurura iristen ez diren bazkideek (hemen ikus daiteke taula).

Aurreko urteetan prezio murriztuak izan dituzten bazkideek ere egin behar dute eskaera berriz eskatu nahi badute deskontua (urtero egin behar da).

Hauek dira onartu dituzten ohiko tarifak eta prezio murriztuak (hileko):

  • Familien ohiko kuota: 40,44 €
  • Familien kuota murriztua: 24,23 €
  • Familia ugarien edo guraso bakarreko familien ohiko kuota: 28,31 €
  • Familia ugarien edo guraso bakarreko familien kuota murriztua hileko: 16,98 €
  • Helduen banakako ohiko kuota: 24,12 €
  • Helduen banakako kuota murriztua: 14,48 €
  • Gazteen (6-15 urte) banakako ohiko kuota: 14,84 €
  • Gazteen (6-15 urte) banakako kuota murriztua: 8,87 €

Ezgaitasuna dutenentzat doan

%33 edo gehiagoko ezgaitasunak dutenek banakako kuota doan izango dute.

Familia abonuko bikoteko bi kideek ezgaitasuna dutenean ere ez dute tarifa ordaindu beharko. Familiako bideren batek desgaitasuna duen kasuetan, familia-unitatea lagun bat gehiago gisa kontabilizatu eta horren araberako baremoak aplikatuko dira.

Eskaerak, Udaletxean

Eskaera orria www.oiartzun.eus-eko Tramiteak atalean dago eskuragarri. Eskaera orriaz gain familia liburua (familia ugarien edo guraso bakarreko familien kasuan soilik) edo ezgaintasun ziurtagiria aurkeztu behar da, hala dagokionean. Gainontzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko ez da dokumentaziorik aurkeztu behar;  eskatzaileak kontrakorik adierazten ez badu Udalak eskuratuko du informazioa.

Udaletxean aurkeztu beharko dira eskaerak (kiroldegian ez). Harreran (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era) edo web orriko erregistro elektronikoaren bidez egin daiteke.

Gehigarriak

Irekita dago Elorsoro kiroldegiko prezio murriztua eskatzeko epea